Euskara hizkuntza, kulturaeta mundu bat da: bertokohizkuntza, gure kultur izaeraeta munduan nor izatekomodua.
Euskal Herria euskarazulertzen dugun euskalduneta euskaltzaleok aspaldiekin genion geure hizkuntzasendotzeari, etorkizun hobeanahi dugulako.
HIZKUNTZA, KULTURA,MUNDU BAT, ZUK
20. Korrikak zurekin hitz egin nahi du. Euskara ezagutu eta gurekin erabil dezazun.
Zeuk ere, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz...
HIZKUNTZA, KULTURA,MUNDU BATZUK
AEK-k Euskal Herri euskalduna du helburu, askotariko mundua duelako amets. Hizkuntza eta hiztun guztiak berdintasunean biziko diren Euskal Herria eta mundua nahi ditu. Justizia-kontua da: hizkuntza gutxitu baten biziraupenerako babesa eta hiztunen eskubideen defentsa.
Beharrezkoa da euskara arretaz zaintzea. Gure nahia eta denon egitekoa da euskara aukera-berdintasunean bizitzea egunero eta eremu guztietan. Herritar guztiok bizi behar dugulako aukera-berdintasunean egunero eta plaza guztietan.
EGIN BAT,EGIN BATZUK
Nik, hik, hark. Guk, zuk, zuek, haiek. Bat eta batzuk: nire hizkuntza, zure hizkuntza; gure kultura, gure kulturak; mundu hau, mundu hauek.
Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde. Kultura unibertsalaren alde.
Hizkuntza-berdintasunaren aldeko jaira gonbidatzen zaitugu. Mundu unibertsalagoa sortzera. Bat egitera. Zuk egitera. Euskaraz.
Ieup!!! Azken hiru aste hauetan, gizakiok nola irudikatzen dugu Lurra landu dugu. Eskalak, latitudea, longitudea, koordenatu geografikoak,...Era berean, munduko gailur handienak zein biztanleria adierazi ditugu barra grafikoetan... baita Zuiako biztanleria ere!!! Oso gai interesgarria izan da eta nahiz eta hasieran kostatu... gustura ibili gara bukaeran!!!
Lehenengo hiruhilabetean "Fabore Katea" pelikula ikusi genuen. Ondoren, gure iritziak jasotzeko GLOSTER bat sortu genuen. Espero dut zuen gustukoa izan.
Pasa den azaroaren 22an, bisita berezi eta garrantzitsu bat izan genuen. Giza gorputzaren antolaketa landu ondoren, Ikerrek proposamen interesgarri bat plazaratu zigun. Gai honen inguruan oso izeko jakituna zuela kontatu zigun. Izeko hori Laura Valle Velasco da. Oso emakume jakituna eta langilea. Laura 38 urteko Murgiako emakumea da eta oso harro egon behar dira zuiatarrak berarekin, izan ere, oso emakume saritua izan da gazte-gaztetatik bere lanagatik eta gizakiongan duen garrantziagatik.
Nafarroako Unibertsitatean Biologia eta Biokimikan Lizentziatua da. Madrilen gizakien genetikari buruzko doktoretza egin zuen “Centro Nacional de Investigaciones Oncológicas” delakoan. 2006. urtean Ohioko Estatu Unibertsitatera joan zen Koloneko minbiziaren genetikan espezialitatean aditua izateko. 2009. Urtetik Bartzelonan lan egiten du arlo honetako ikerkuntzan. Aurkikuntza handiak egin ditu alorrean horregatik sari asko jaso ditu nazioarteko mailan.
Izugarri gustatzen zaio bere lana, hark dio duen jakinminagatik eta misterioak argitzeko nahian aukeratu zuen ikerkuntza.
Bisita zoragarria izan zen!!! Oso interesgarria eta baliagarria guretzat. Adi-adi egon ginen eta pila bat gozatu genuen.
Kaixo galtzagorri! Aste honetan,"Lokomozio-aparatua" gai berriarekin hasiko gara. Hona hemen Gorbeiatxo...ikasiko ditugun hitz berriak ekartzen dizkigu. Era berean, aurreko gaietan ikasi duguna ikasiko dugunarekin lotzeko bideo bat uzten dizuet. Zuen gustukoa izatea espero dut.