2016/12/22
FABORE KATEA
Kaixo galtzagorri!
Lehenengo hiruhilabetean "Fabore Katea" pelikula ikusi genuen. Ondoren, gure iritziak jasotzeko GLOSTER bat sortu genuen. Espero dut zuen gustukoa izan.
http://edu.glogster.com/glog/fabore-katea/2rvmj4t5gqh
2016/11/27
LAURA VALLE VELASCO
Kaixo galtzagorri!!!
Pasa den azaroaren 22an, bisita berezi eta garrantzitsu bat izan genuen. Giza gorputzaren antolaketa landu ondoren, Ikerrek proposamen interesgarri bat plazaratu zigun. Gai honen inguruan oso izeko jakituna zuela kontatu zigun. Izeko hori Laura Valle Velasco da. Oso emakume jakituna eta langilea. Laura 38 urteko Murgiako emakumea da eta oso harro egon behar dira zuiatarrak berarekin, izan ere, oso emakume saritua izan da gazte-gaztetatik bere lanagatik eta gizakiongan duen garrantziagatik.
Nafarroako Unibertsitatean Biologia eta Biokimikan Lizentziatua da. Madrilen gizakien genetikari buruzko doktoretza egin zuen “Centro Nacional de Investigaciones Oncológicas” delakoan. 2006. urtean Ohioko Estatu Unibertsitatera joan zen Koloneko minbiziaren genetikan espezialitatean aditua izateko. 2009. Urtetik Bartzelonan lan egiten du arlo honetako ikerkuntzan. Aurkikuntza handiak egin ditu alorrean horregatik sari asko jaso ditu nazioarteko mailan.
Izugarri gustatzen zaio bere lana, hark dio duen jakinminagatik eta misterioak argitzeko nahian aukeratu zuen ikerkuntza.
Bisita zoragarria izan zen!!! Oso interesgarria eta baliagarria guretzat. Adi-adi egon ginen eta pila bat gozatu genuen.
ESKERRIK ASKO LAURA!!!

2016/11/21
LOKOMOZIO-APARATUA
2016/11/20
KOOPERAROCK
Kaixo Galtzagorri!
Kooperatibismo eta lankidetza zer diren lantzeko hainbat jarduera egin ostean, PARAISO ANTZERKIKOEK gonbidatu gintuzten "KOOPERAROCK" antzezlana ikustera. Jarduerak oso ondo egon ziren eta antzezlanaren gaia oso interesgarria izan arren... zer iruditu zitzaizue? Zure iritzia utz ezazu!

2016/11/05
2016/11/04
NERBIO-SISTEMA. Laburpena
Kaixo galtzagorri!
Dagoeneko asko ikasi dugu Nerbio-Sistemari buruz. Gaia amaitu dugu eta sarrera hau, bai gaia errepasatzeko bai Prezi aurkezpenak egiteko tresna aurkezteko da. Ikusi eta... ikasi!!! Laster hasiko zaretelako hau bezalako bat egiten.
Agur bero bat eta hurrengorarte!!!
Ah! Espero dut zuen gustukoa izatea eta zure iritziak uzten ez ahaztu!!!

2016/10/23
TREITUM. Javier Ruiz Caldera, 2000
Ieup!!! Aspaldiko partez ez dugunez ikusi, hementxe uzten dizuet berriro hainbeste gustatzen zaidan laburmetraila. TREITUM. Lagun gutxi eta etsai gehiegi dituen mutil baten gorabeherak. Estatu mailan oso saritua izan den film laburra eta "Mis vacaciones" laburmetraiaren oinordekoa. Gurasoekin ikusi dezakezue... oroimen asko ekarriko die ikusteak!!!
Como hace tiempo que no la hemos visto, aquí os dejo de nuevo este corto que tanto me gusta. TREITUM. Las aventuras y desventuras de un chaval con pocos amigos y muchos enemigos. Uno de los cortometrajes más premiados de la historia reciente del cine español, heredero del espíritu de "Mis vacaciones". Podéis verla con vuestros padres/madres... ¡seguro que les trae muchos recuerdos!
FITXA TEKNIKOA/FICHA TÉCNICA
Zuzendaria/Director: Javier Ruiz Caldera
Iraupena/Duración: 12 min. Año: 2000. urtea
Nazionalitatea: España Generoa: Comedia
GAIAK/TEMAS
Bullying
Haurtzaroa eta Nerabetasuna/Infancia y Adolescencia
Lagunen arteko harremanak/Relaciones de amistad

NOR eta NOR-NORK aditz laguntzaileak
Gabon bonbon!
Gabon bonbon!
Egindako probak ikusi ondoren, gehiago praktikatzea behar duzuela konturatu naiz. Hemen lan egiteko esteka batzuk uzten dizuet. Animo eta ekin lanari!!! Lortuko duzue eta!!! ;)
- NOR motako aditz laguntzaileak ORAINALDIAN / LEHENALDIAN
- NORK motako aditz laguntzaileak ORAINALDIAN1 eta ORAINALDIAN2 / LEHENALDIAN1 / LEHENALDIAN2
2016/10/16
NERBIO-SISTEMA
Kaixo galtzagorri!
Aspaldiko...ezta? Beno dagoeneko 5. mailan zaudete eta aurten espero dut zuen laguntza izatea blog-a osatzeko.
Hasteko, Inguru arloarekin hasiko gara. Harreman - funtzioa ikasi ondoren, NERBIO-SISTEMA honetan duen garrantzia aztertu eta sakonduko dugu. Dituen funtzioak, atalak, sailkapena zein nola zaindu ikasiko dugu.
Hasteko, gai honen inguruko bideo bat uzten dizuet. Beraz... aurrera!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)