Kaixo galtzagorri!!! Hemen uzten dizugu beste ipuin bat. Hiru aukera dituzue: Entzun, Irakurri ala irakurtzen duzuen bitartean entzun dezakezue. Aukeratu nahi duzuna!
¡Hola galtzagorri! Aquí os dejamos otro cuento. Tenéis tres posibilidades: Escucharlo, Leerlo o Escuchar el cuento mientras lo leéis. ¡Elige la que quieras!
Abereak batzarrean bildu ziren, lehoi zaharra hila zelako eta lehendakari
berri bat izendatu behar zutelako.
Izendatu zuten, eta honela esan zuen lehendakari berriak:
—Gure gizartea hobetzeko, igandeetan lan pixka bat egingo dugu.
Abere guztiek txalotu zituzten lehendakariaren hitzak. Lehendakari berria
hontz zahar bat zen, jakintsua oso.
Baina guztiek ez; apoak, zapoak, ez zuen txalorik jo. Berekoia eta alferra
zen izugarri:
—Bai! Baita zera ere...! Igandean, nik, lo eta igeri!
Eta igandean denak abiatu ziren lan egitera, gizarte hobeago bat
jasotzearren.
Baina apoak, zapoak, uretan, honela zioen:
—Ergel ez besteak! Ni ez noa lanera! Ura freskoa dago, eta zeinen ederra
den hementxe lo hartzea...
Horrela egin zuen zenbait igandetan, hontzak berriro batzarra deitu zuen
arte.
—Lagunok, denok gaude pozik egindako lanarekin, baina badago hemen
gizartean bizi nahi ez duen abere bat, lagunei lagundu nahi ez dien abere bat,
eta, horregatik, bota egin behar duguna, kanpora jaurti, gure gizartetik.
Marmarrean hasi ziren abere guztiak, baina apoak, zapoak, ez zuen hitzik
atera.
Honela jarraitu zuen hontzak:
—Ez dut abere alfer horren izena aipatuko, baina jakin ezazue berdea dela,
begi irtenak dituela eta uretan bizi dela.
Orduan bai, orduan apoak, zapoak, saltoka, honela egin zuen hitz:
—Hori, hori! Kanpora krokodiloa!
Testua: Koldo
Izagirre
Ahotsa: Ramon
Agirre
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina