2017/12/03

BAI, BAI, BAI EUSKARAZ BIZI NAHI!!!!


Kaixo Galtzagorriak!

Ostiralean Euskararen Eguna ospatu genuen. Aurtengo kanta hauxe duzue!!!! 
Euskaraz abestu, dantzatu eta mintzatu!!!





2017/04/27

ATMOSFERA eta KLIMA

Kaixo galtzagorri!
Hemen dituzue unitate honetako laburpena


Geografia errepasatzeko esteka batzuk:

AUTONOMIA ERKIDEGOAK
AUTONOMIEN HIRIBURUAK
PROBINTZIAK
PROBINTZIEN HIRIBURUAK

KLIMOGRAMAK (Informazioa) 
                                                         


Klimogramak eskuz
Klimogramak ordenagailuz

  





2017/03/24

KORRIKA BADATOR!!!!


HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BAT
Euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua. 
Euskal Herria euskaraz ulertzen dugun euskaldun eta euskaltzaleok aspaldi ekin genion geure hizkuntza sendotzeari, etorkizun hobea nahi dugulako.
HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BAT, ZUK
20. Korrikak zurekin hitz egin nahi du. Euskara ezagutu eta gurekin erabil dezazun.
Zeuk ere, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz...
HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BATZUK
AEK-k Euskal Herri euskalduna du helburu, askotariko mundua duelako amets. Hizkuntza eta hiztun guztiak berdintasunean biziko diren Euskal Herria eta mundua nahi ditu. Justizia-kontua da: hizkuntza gutxitu baten biziraupenerako babesa eta hiztunen eskubideen defentsa.
Beharrezkoa da euskara arretaz zaintzea. Gure nahia eta denon egitekoa da euskara aukera-berdintasunean bizitzea egunero eta eremu guztietan. Herritar guztiok bizi behar dugulako aukera-berdintasunean egunero eta plaza guztietan.
EGIN BAT, EGIN BATZUK
Nik, hik,  hark. Guk, zuk, zuek, haiek. Bat eta batzuk: nire hizkuntza, zure hizkuntza;  gure kultura, gure kulturak; mundu hau, mundu hauek.
Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde.  Kultura unibertsalaren alde.
Hizkuntza-berdintasunaren aldeko jaira gonbidatzen zaitugu. Mundu unibertsalagoa sortzera. Bat egitera. Zuk egitera.
Euskaraz.
Bat egitera. Zuk egitera. Euskaraz.


2017/03/17

LURRA IRUDIKATZEN

Ieup!!!

Azken hiru aste hauetan, gizakiok nola irudikatzen dugu Lurra landu dugu. Eskalak, latitudea, longitudea, koordenatu geografikoak,...Era berean, munduko gailur handienak zein biztanleria adierazi ditugu barra grafikoetan... baita Zuiako biztanleria ere!!! Oso gai interesgarria izan da eta nahiz eta hasieran kostatu... gustura  ibili gara bukaeran!!!