IKASTETXEA

 

    Virgen de Oro ikastetxea B eta D ereduko ikastetxe publikoa da eta Murgiako Manzanal kalean, 2. zenbakian dago kokatuta. Murgia Arabako iparraldean dagoen herria da, Zuiako Kuadrillan kokatua hain zuzen ere.

Haur eta lehen Hezkuntzako bi lerroko ikastetxea da. Guztira 232 ikasle daude era honetan banatuta: Haur Hezkuntzan  85  ikasle eta Lehen Hezkuntzan  147  ikasle.


Ikastetxeak jasotzen dituen ikasleak, % 45a inguruko zenbait herrietatik  datoz. Hori dela eta, garraioa erabili eta  jantokian geratzen den ikasle kopurua oso esanguratsua da.

Familien maila sozio-ekonomiari dagokionez erdi-goi maila batean kokatuko genuke.

Ikasleen familia hizkuntza nagusia gaztelania da eta euskaraz hitz egiten dutenak gutxiengoak dira. Halere familien artean badago ingelesarekiko interes nabarmena eta eskolako ekintza osagarrietan islatzen da.