2016/11/27

LAURA VALLE VELASCO


Kaixo galtzagorri!!!

Pasa den azaroaren 22an, bisita berezi eta garrantzitsu bat izan genuen. Giza gorputzaren antolaketa landu ondoren, Ikerrek proposamen interesgarri bat plazaratu zigun. Gai honen inguruan oso izeko jakituna zuela kontatu zigun. Izeko hori Laura Valle Velasco da. Oso emakume jakituna eta langilea. Laura 38 urteko Murgiako emakumea da eta oso harro egon behar dira zuiatarrak berarekin, izan ere, oso emakume saritua izan da gazte-gaztetatik bere lanagatik eta gizakiongan duen garrantziagatik.




Nafarroako Unibertsitatean Biologia eta Biokimikan Lizentziatua da. Madrilen gizakien genetikari buruzko doktoretza egin zuen “Centro Nacional de Investigaciones Oncológicas” delakoan. 2006. urtean Ohioko Estatu Unibertsitatera joan zen Koloneko minbiziaren genetikan espezialitatean aditua izateko. 2009. Urtetik Bartzelonan lan egiten du arlo honetako ikerkuntzan. Aurkikuntza handiak egin ditu alorrean horregatik sari asko jaso ditu nazioarteko mailan.

Izugarri gustatzen zaio bere lana, hark dio duen jakinminagatik eta misterioak argitzeko nahian aukeratu zuen ikerkuntza.

Bisita zoragarria izan zen!!! Oso interesgarria eta baliagarria guretzat. Adi-adi egon ginen eta pila bat gozatu genuen.

ESKERRIK ASKO LAURA!!!






LAURA VALLEREN BISITALDIA


2016/11/21

LOKOMOZIO-APARATUA




Kaixo galtzagorri! Aste honetan,"Lokomozio-aparatua" gai berriarekin hasiko gara. Hona hemen Gorbeiatxo...ikasiko ditugun hitz berriak ekartzen dizkigu. Era berean, aurreko gaietan ikasi duguna ikasiko dugunarekin lotzeko bideo bat uzten dizuet. Zuen gustukoa izatea espero dut.





2016/11/20

KOOPERAROCK

Kaixo Galtzagorri!

Kooperatibismo eta lankidetza zer diren lantzeko hainbat jarduera egin ostean, PARAISO ANTZERKIKOEK gonbidatu gintuzten "KOOPERAROCK" antzezlana ikustera. Jarduerak oso ondo egon ziren eta antzezlanaren gaia oso interesgarria izan arren... zer iruditu zitzaizue? Zure iritzia utz ezazu!





2016/11/05

EUSKARA EGUNEKO KANTA

PIZTUKO DUGU EUSKARA. En Tol Sarmiento


2016/11/04

NERBIO-SISTEMA. Laburpena

Kaixo galtzagorri!

Dagoeneko asko ikasi dugu Nerbio-Sistemari buruz. Gaia amaitu dugu eta sarrera hau, bai gaia errepasatzeko bai Prezi aurkezpenak egiteko tresna aurkezteko da. Ikusi eta... ikasi!!! Laster hasiko zaretelako hau bezalako bat egiten.
Agur bero bat eta hurrengorarte!!!

Ah! Espero dut zuen gustukoa izatea eta zure iritziak uzten ez ahaztu!!!